2017/12/24 00:00
Goizean. Goizean gabon kantak izango dira. Anoetako Herri Ikastolakoak kantari aterako dira herrian zehar.
Goizean. Kukuak Kantuz taldekoak kantari aterako dira herrian goizean zehar.
18:00. Olentzero eta Mari Domingi badatoz. Oinez etorriko dira Isastitik. Plazan egingo zaien ongi etorrian Loatzo musika eskoak eta Anoetako Anitz dantza taldeak hartuko dute parte. Ondoren Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte hurbiltzen diren ume eta gaztetxoen artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?