Mintzalagunen egitasmoaren barruan, taloak egiten

Ataria 2017ko abenduaren 15a

Anoetarrek Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko aukera dute, oraindik ere. Anoetako udaleko euskara zerbitzura jo dezakete horretan interesa dutenek, 943 65 12 00 telefonora.

Anoetako Talogileen elkartekoek gidatu dute aste honetako tailerra. Denak ere "oso gustura" geratu dira ekimenarekin. Giro atseginean taloak nola egiten ikasten aritu ziren Kuku elkartean, eta bide batez, hauek dastatzen.

Ikasturtea hasi zenetik hiru dira Mintzalaguna egitasmoaren barruan burutu dituzten ekintzak eta aurrera begira, beste hainbeste ekimen izango dituzte gozatzeko, kurtso amaiera bitarte: sukaldaritza tailerra, mendi irteera eta afari-karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!