2018ko Euskal Jaiaren gaia aukeratzeko bilera egingo da astelehenean, abenduak 18, 18:30ean Anoetako udaletxean. Ordu erdi lehenago, leku berean, parekidetasunaren irizpidearekin, neguko agendaren zirriborroa aurkezteko bilera egingo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?