'La estación de las mujeres' filma proiektatuko dute ostiralean

Ataria 2017ko abenduaren 13a

La estacion de las mujeres filma eskainiko dute ostiralean, 15:00etan, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. 116 minutuko iraupena du pelikulak.

Leena Yadavek zuzendutako pelikua da eta Indiako Gujarat herrian kokatuta dago. Bertan, lau emakumek aurre egiten diete esklabo bihurtzen dituzten antzinako tradizioei eta gizonei. Sekulako adiskidetasuna dute beren artean, eta beren askatasuna desio dute. Era berean, maitasunarekin eta beste mundu batekin amesten dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!