Maider Mendizabal, lau t’erdiko finalean

Ataria 2017ko azaroaren 22a

Lau t’erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak igandean jokatu ziren Berrizen, Bizkaian.

Maider Mendizabal elite mailan ari da parte hartzen, eta Zaldibiako Maddi Mendizabalen aurka jokatu zuen finalerdia. Anoetarrak 18-10 irabazi zuen. Maila nagusiko bigarren lehia Leire Garairen eta Leire Etxanizen artekoa izan zen. Azken hau nagusitu zen 18-3ko emaitzarekin. Etxebarriako Etxanizen eta Anoetako Mendizabalen arteko finala abenduaren 6an jokatuko da Sopelan, Bizkaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!