Haur, gazte eta helduentzat kantu tailerra ostiralean

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Anoetako mintzalaguna eta gurasolaguna egitasmoen barruan, azaroaren 24an, 18:00etan egingo da kantu tailerra, Kukuak Kantuz taldekoen eskutik. Udal areto nagusian bilduko dira horretarako.

Anoetako udaleko euskara zerbitzuan (943 65 12 00) edo AEKko euskaltegian (943 59 17 04) eman beharko da izena azaroaren 22a baino lehen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!