Euskal mendizale eta yonki federazioa izeneko lagun taldeak Peruko Andeetara egindako espedizioa azalduko du. Horrekin batera, Anoetako eskaladarako bulderra ikusi eta izen emateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Anoetako Kirol Taldeak antolatu du proiekzio solasaldia, azaroaren 24an, ostirala, Iturtxulo kaleko seigarren zenbakian dagoen bulderrean, 18:00etan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?