Final-laurdenetara sailkatuta

Ataria 2017ko azaroaren 1a

Emakume Master Cup txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Anoetan; elite mailan, Maddi Mendizabal, Maider Mendizabal, Leire Garai, Arrate Bergara, Leire Etxaniz eta Miriam Arrillaga sailkatu dira final-laurdenetara; bihar erabakiko dira hurrengo faseko azken bi sailkatuak.

Emakumea Master Cup lau t´erdiko eskuz banakako urriaren 21ean jarri zuten martxan 77 parte hartzailerekin; bigarren jardunaldiko partidak jokatu dituzte gaur Anoetan.

Elite mailako pilotarien arteko jaialdia izan da eta hiru triangular jokatu dituzte –laugarrena bihar jokatuko dute 21:00etan, Anoetako pilotalekuan–.

A taldetik, Miriam Arrillaga eta Leire Etxanizek elkarren aurka jokatu dute, baina zuzenean sailkatu dira hurrengo fasera; izan ere, Patri Espinarrek ez du jokatu lesioagatik. B taldetik, berriz, Leire Garaik eta Arrate Bergarak egin dute aurrera, eta C taldetik, Maider Mendizabal anoetarrak eta Maddi Mendizabalek. Miren Larrarte bidaniarrak talde honetan jokatu du baina galdu egin ditu bi partidak; beraz, ez du aurrera egin. 

E taldeko pilotariek –Maite Ruiz de Larramendi, Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Garmendia alegiarrak– bihar jokatuko dute triangularra. Jardunaldi honetatik sailkatutako biek ere azaroaren 11n jokatuko diren final-laurdenetara egingo dute salto.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!