Elite mailako Emakume Master Cup txapelketa Anoetan

Ataria 2017ko urriaren 27a

Anoetan, azaroaren 1ean, elite mailako Emakumeen Master Cup txapelketa jokatuko da, pilotalekuan 10:00etatik aurrera.

Emakumezkoen banakako lau eta erdiko esku pilota txapelketa jokatuko da bertan. Lau deialdi egin dira: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!