Euskal garagardoa dastatuz

Ataria 2017ko urriaren 21a

VII. Urrifest Azoka egin dute gaur Anoetan, Gazte Asanbladak antolatuta; Euskal Herrian ekoitzitako bost garagardo dastatzeko aukera izan da arratsaldean.

Aurten, Etxeko Bob´S Beer (Hazparne), Basqueland Brewing Project (Hernani), Zarautz Beer Company (Zarautz), Brew&Gross (Donostia) eta Brew&Roll (Barañain) etxeetako garagardoak ekarri dituzte Gazte Asanbladako kideek. 

20:30ean afaria egingo dute, eta ondoren, Dukkha taldearen kontzertua izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!