Abian da Mintzalaguna egitasmoa

Ataria 2017ko urriaren 20a

Dagoeneko 14 lagunek eman dute izena; pasa den ostegunean elkartu ziren lehen aldiz guztiak afari-merienda "atsegin" batean.

Anoetako Mintzalaguna errealitatea da dagoneko.  14 lagunek hartuko dute oraingoz parte eta oraindik interesa dutenek eman dezakete izena. Egitasmoaren arduradunek herritar guztiak animatu nahi dituzte horretara, "guztien inplikazioa" beharrezkoa baita. 
 
Pasa diren asteetan martxan jarri ziren talde guztiak eta partaideak "oso gustura" daude. Guztiek elkar ezagutu eta sarea osatzeko helburuz, pasa den ostegunean aurkezpen-afaria egin zuten. Giro "atseginean" elkarren berri izateko aukera eduki zuten, Kuku elkartean eginiko topagunean.
 
 
Aurrera begira, ekintza gehiago
 
Pasa den astekoa ekintza sorta zabal batekoa lehena baino ez zen izan, izan ere, ekaina bitarte herritar guztientzako moduko ekintzak antolatu dituzte. Anoetar guztiak daude gonbidatuta bertara, eta guztietan parte hartzen dutenen artean, gainera, sari interesgarriak zozketatuko dituzte.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!