Gomazko paletako nagusien mailako finalak jokatuko dituzte gaur Anoetan

Ataria 2017ko urriaren 20a

Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte asteburuan; emakumezkoei dagokionez, Anoetako Alkartasuna pilotalekuan jokatuko dira gaur, 19:30etik aurrera. Gizonezkoen larruzko paletako nagusien mailako finalak igandean jokatuko dira Oiartzunen.

Emakumezkoen gomazko paletako finalen jaialdia:

 Urriak 20, ostirala, 19:30

  • Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila:

Hernani 1 (Tejedor-Irigoien) / Su-Berri (Galdos-Larrarte)

  • Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila:

Su-Berri 2 (Garmendia-Mendizabal) / Hernani 2 (Goikoetxea-Eizmendi)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!