2007an estreinatutako filmak Maggieren bizitza kontatzen du. Gaixo dagoen Ollie bilobak tratamendua jaso dezan Australiarako bidaia ordaintzeko dirua behar du. Enplegua lortzen saiatu arren ez du lortzen eta iragarki bati kasu egin ondoren, club batean hasiko da lanean. Aurki Irina Palm ezagunean bihurtuko da.