Aurten, urak dakarrena gaia eraman beharko dute aurkeztutako argazkiek. Lan bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena.
Epaimahaiak aukeratutako argazkiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 13tik 26ra bitartean, herritarrek bozka dezaten.
Zortzi argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 eurokoa izango da. Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egingo du, eta ondoren, herritarrek izango dute aukera gustukoenak hautatzeko epaimahaiak bereizi dituen horien artean. Argazki sarituekin 2018ko egutegia argitaratuko da. Puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. Anoetako Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokionean eta egoki deritzan gauzetarako erabili ahal izango ditu.