Basagaingo Burdin Aroko herrixkara bisita

Ataria 2017ko irailaren 19a

Igandean bisita gidatua antolatu zen Anoetako Udalaren eskutik eta Oriaibaia Nordic Walking Elkartearen laguntzaz.

50 pertsona inguruk hartu zuten parte eta eguraldi ezin hobea egin zuen ibiltzeko eta Basagain herrixkaren inguruko azalpenak entzuteko.

Herrixkaren ezaugarriez eta bertan eginiko aurkikuntzez aritu zen hizketan Aranzadiko Xabier Peñalver, indusketa lanetako arduraduna. 20 urte baino gehiago daramatza Anoetara etortzen indusketa lanak egitera irailean. Oso azalpen interesgarriak eman zituen eta jendeak oso gustura eta adi jarraitu zituen Peñalverrek esandakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!