Udal pilota eskolak aurki hasiko du ikasturtea

Ataria 2017ko irailaren 19a

Udaletxean edo liburutegian irailaren 26ra arte eman daiteke izena. Urria proba gisan izango da, gero jarriatu nahi ez duenari ez zaio matrikula kobratuko.

Anoetako Udalak eta Kuku elkarteak antolatzen dute pilota eskola eta proiektu berria azaltzeko, ostegunean, irailak 21 izango da bilera, 18:00etan udaletxean.

Aurrebenjaminek astearte eta ostegunetan izango dituzte saioak 17:15tik 18:00etara. Benjaminek asteazkenetan, 17:15tik 18:00etara eta ostiraletan ordu berean. Alebinak astelehenetan 17:15tik 18:00etara  entrenatuko dira eta asteazkenetan 18:00etatik 18:45era. Alebin taldea osatuko ez balitz, benjaminen ostiraleko klasea astelehenera pasako litzateke, 17:15etik 18:00etara.

Ikasturte osoaren kostua 80 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!