Gaztetzen ari direlako

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 2a

Urtero moduan, gazte eguna ospatzen ari dira, gaur, Anoetako Gazte Asanbladaren eskutik. Goizeko ekitaldien ondoren, geroz eta jendetsuagoa den bazkaria egin dute gaztetxean.

Ehun gazte inguru bildu dira 14:00ak aldera, Anoetako gaztetxeko bigarren solairuan egin duten bazkarian. Bertan, sagardoz, urez edota ardoz busti dute zintzurra, eta gazte asanbladako kideek prestatutako paellaz bete dute sabela. Belaunaldi berriari ongi etorria egiteko baliatu dute eguna. Egia esan, jende ugari bildu da, eta nabari da, Anoeta gazteten ari den herria dela.

Goizean, gosaria egin dute, eta lehen aipatutako belaunaldi berriekin batera bildu dira, jarraian, asanbladan. Ondoren, sagardo dastaketa egin dute, bazkarirako berotzen joateko, eta bazkal ondoren, altxorraren bila jokoaren txanda izan da. Behin jolasa amaituta, poteoa egingo dute, iluntzean, gaztetxean bertan afaldu aurretik, eta gauean, Rodeo talde zestoarraren kontzertua eta DJ Koldoren emanaldia izango da goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!