[GUTUNA] Mila esker Anoetako Herri Ikastolari!

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Tolosaldeako Oporrak Bakean kudeatzen duten Maiatzak 20 aterpetxeak eta Tolosaldea Sahararekin Elkarteak honako gutuna egin dute publiko:

Uda iritsi da eta aurten ere Tolosaldeara 22 Saharar haur etorri dira bi hilabetez desertuko beroa utzi eta gurekin bizitzera, 10 haur familietara eta 12 aterpetxera.

 

Asko dira udaran zehar laguntzen gaituztenak; herrietako udalak, harrera familiak eta beraien ingurukoak, Saharako maratoi taldekoak aterpetxea txukuntzen, baita norbanako ugari arropa edota jostailuak eskainiz gerturatzen zaizkigunak, edota aterpetxerako janaria ekartzen digutenak.

 

Aurtengoan Anoetako Herri Ikastolatik ere jaso dugu deia, eta haur guztiei ikastolako ekipazioa eta txandala oparitu dizkiete. Poz pozik joan ziren denak, eskerrik asko!

 

Mila esker beraz zuen aletxoa jartzen duzuen guztioi, eskerrik asko haur hauen uda errazagoa izan dadin laguntzeagatik!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!