Iñaki Antiguedadek hitzaldia emango du Anoetan

Ataria 2017ko ekainaren 21a

"Ur eta lurralde kultura ikasten: biharko iraunkortasuna gaurtik sendotzen" hitzaldia emango du EHUko Geologia irakaslea eta ikertzaileak eta Hidrogeologian katedraduna denak. Ekainaren 27an, asteazkena, 18:30ean izango da Anoetako auditorioan.

Ikasturte honetan Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan uraren gaia landu dute. Maiatzean Anoetako Herri Ikastolan egindako lanketa horretatik ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta hainbat proposamen eraman ziren udal forora. Ondorioen artean herritarrek ur kontsumoaren eta inguruko ibaiei buruzko nahikoa informazioa ez zutela ikusita, uraren inguruko hitzaldi bat antolatu du ikastolak, Anoetako Udalaren laguntzarekin.

Anoetako armarrian ibaiak duen garrantziaz gain, ur jarioek edertasunez beteriko paisaiak marraztu dituzte gure lurraldearen muinean" esan dute ikastolatik. Horregatik guztiagatik Anboetako altxorra den uraren ulermenetan eta zaintzan laguntzeko deia luzatu diete herritarrei, "denon artean Anoeta justuago eta jasangarriagoa lortuko dugulakoan".

Hitzaldiaren ondoren, zozketa bat egingo dute hurbiltzen diren guztien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!