Anoetako jaiak 2017

Amaitu da festa Anoetan

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 18a

Azken egunera iritsi dira Anoetako festak. Azken egunak jai giroan igaro ondoren, agur esango diote kukuaren igoerarekin.

Kukua kanpandorrean ezkutatuta agurtu dituzte anoetarrek aurtengo herriko festak. Azken egunetako egitarau oparoa amaituko dute gaur eta datorren urtekoez pentsatzen jartzea besterik ez dute izango. 

Jaiei amaiera emateko, arratsaldean Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izan plazan eta jarraian, Elizagoien ahizpekin erromeria izan dute. 

Anoetako festetan jasotako irudi eta bideoak ikusteko klikatu hemen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!