Anoetako jaiak 2017

Imintzioka ere egin daiteke festa

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 16a

Asteburu batetik besterako zubia ederki ospatzen ari dira anoetarrak; gaztetxoenek playback-a izan dute, ostiral arratsaldeari ekiteko. 

Iazko kantuak, aurtengoak, euskaldunak nahiz bestelako hizkuntzetan abestuak. Guztiek balio dute Anoetako jaietako playback-ean, eta haur eta gaztetxoek nahieran hautatu dute musika, haren gainean dantza egin, eta ahoa hitzen erritmora mugitzeko. 

Playback-ak begirata, jakinmin eta senide asko bildu ditu herriko plazara, eta oholtzan trebatzeko hitzordu bikaina izan da neska-mutilentzat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!