Anoetako jaiak 2017

Mozorrotzen lehenak, herriko umeak

Ataria 2017ko ekainaren 15a

Gaur Anoetako festen barruan egun handia da. Umeek beren eguna ospatu dute goizean goizetik eta plazan jolasean ibili dira. Mozorrotuta agertu dira gehienak. Egitarauak arratsaldean jarraituko du.

Hau da arratsalderako prestatu dutena:
 
17:00. Bidaia bizitzen zirku ikuskizuna plazan, haurrentzat, Zirkun Zirko konpainia.
18:00. Txokolate jatea plazan, Osinzulo Jolastoki Elkarteak antolaturik.
19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
21.00. Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik. Txartelak salgai herriko taberna guztietan.
22:30. La Jodedera musika taldea plazan.
 
Gainera, eragileen eskutik, goizaldeko 01:00etan eta plazan jarri duten karpan, Autobus Magikoa eta Little Martin Selektah ariko dira.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!