Anoetako jaiak 2017

Kukuak jo du, hasi da festa

Jon Miranda / Josu Artutxa 2017ko ekainaren 14a

Talogileek pregoia irakurri, txalapartariek festarako deia egin, Loatzoko musikariek herriko ereserkia jo eta umeek danborrari eman diote aurtengo Anoetako festei hasiera emateko.

Ondoren, danborradako haurrak eta musikariak kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, eta txosna inguruan, topa egin dute herritar ugarik, herriko talde ezberdinek deituta, larriki gaixo dauden presoen egoera aldarrikatzeko. Amaitzeko, haurrek plazan jo dituzte danborradako azken kantuak, eta plazako karparen ondoan, sardinak dastatzeko gunea jarri dute, trikitilarien doinuek alaitu dutelarik arratsaldeko azken unea. Ikusi bideoa hemen.

Ondoren, Ezten Giro taldearekin erromeria izan dute plazan. Gaurko egunari amaiera emateko, herriko zenbait eragilek antolatuta, Anoetako plazan, TPR eta BITTOR & BITTORI taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da, 00:30etatik aurrera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!