Anoetako jaiak 2017

Geroz eta gertuago

Ataria 2017ko ekainaren 6a

Anoetako festak iristear diren honetan, bertako eragile ezberdinek ere lau egunetarako egitaraua antolatu dute. Ekainaren 13an hasi eta 17ra bitarte, kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango da Anoetako txoznetako karpan.

'Elkarlanaren hazitik, herriarentzat herritik' leloa erabili dute kartelean, aurtengo festetako egitaraua iragartzeko. Anoetako gaztetxeak, Sare, Sortu eta Ernai eragileekin batera antolatu dituzte ekintza horiek.

Beste askoren artean, Autobus Magikoa, DJ Bag edota Bad Sound System taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Horiez gain, jokoak, dantzaldiak, otorduak eta beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte anoetarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!