Anoetako udal pilota eskolan izen emateko aukera

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

2017-2018 ikasturtean udal pilota eskolan aritu nahi dutenek, ekainaren 9ra arte eman dezakete izena Anoetako udaletxean edo liburutegian.

Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarren mailara artekoek eman dezakete izena eta ikasturte osoagatik 65 euroko matrikula ordaindu beharko da.

Klaseen ordutegia irailean zehaztuko da, baina orain arteko egunak errespetatzen saiatuko direla adierazi dute arduradunek. Urria proba gisan erabiliko dute eta segi nahi ez dutenei ez zaie ezer kobratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!