Anitz dantza taldeak izen emateko epea zabaldu du

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

Antolaketa arrazoiak direla eta, irailean ez dute deialdirik egingo, beraz izen emateko aukera bakarra, ekainaren 9a baino lehen izango da. Epez kanpo izena ematen duenak ez du plaza ziurtatuta edukiko.

Anoetako udaletxean edo liburutegian eman ahalko dute izena, Haur Hezkuntzako bigarren mailatik gorako gazteek 2017-2018 ikasturtean. Astean ordubeteko saioa jasotzeagatik 65 euro ordaindu beharko dira, astean ordu eta laurdeneko saioagatik 80 euro eta ordu eta erdiko saioagatik 95 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!