Marraztutako ipuin onenak saritu dituzte

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Anoetako Udaleko euskara eta kultura batzordeak eta Anoetako Herri ikastolak Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa antolatu dute aurten ere. Arratsaldean banatu dituzte sariak.

15:15etan, txikienentzat, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat, Kontu kantoi ipuin kontalarien emanaldia izan da Mikelasagasti auditorioan.

Ondoren, 16:00etan, ikastola sarrerako gela borobilean, sari banaketa ekitaldia egin da. Kontu Kantoiko lagunek, Hizki-marrazki lehiaketan aurkeztutako ipuin bat kontatu eta marraztu dute: Gabonetan magia,  Lehen Mundu Gerran kokatutako egunerokoa. Aho batez aukeratu du epaimahaiak.

Ondoren atalez atal saritu dituzte gainerako ikasleak:

A kategoria (8-10 urte)

-1. Saria: Elefante marraduna, Goiatz Agote Sarasua.

-2. Saria: Txekor galdua, Oier Zabalbeaskoa Mendizabal eta Ekaitz Gonzalez Gonzalez.

-3. Saria: Irabazleak beti, Claudia Caballero Cerrato eta Eneko Beristain Campos.

B kategoria (10-12 urte)

-1. Saria: Dortoken uharteko altxorra, Maule Agirre Mugica eta Peru Mendizabal Lazkano.

-2. Saria: Olatuak begietan, Unax Alberdi Iztueta eta Yoritz Yurrita Gabirondo.

-3. Saria: Emakume ospetsuaren istorioa, Intza Egiguren Beraza.

C kategoria (12-14 urte)

-1. Saria: Ezer ez da berdin zuek gabe! Amalur Azurmendi Lasa eta Igone Urtaza Maiza.

-2. Saria: Iraganeko sekretuak, Garazi Mendizabal Lazkano.

-3. Saria: Mundua biraka, Arene Lasa Nieto.

D kategoria (14-16 urte)

-1. Saria: Arantxaren memorioak, Irati Irazusta Jauregi eta Ane Izagirre Munita.

-2. Saria: Alex?, Maialen Muñoa Inciarte.

-3. Saria: Omar, June Mendizabal Lazkano.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!