Hizki-marrazki ipuin marraztuen sari banaketa bihar

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 24a, 18:22

Maiatzaren 25ean, osteguna, egingo da sari banaketa Anoetako Ikastolako borobilean.

Ipuin marraztuen lehiaketa bere amaierara iritsi da, eta epai mahaiak dagoenekoz hartua du irabazleen erabakia. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasita, DBH4-arteko ikasleek hartu duten parte lehiaketan, eta guztiak, bi urtekako 4 taldetan banatu dira. Hala, osteguneko sari banaketan, adin talde bakoitzean 3 sari emango direlarik.

Baina sari banaketako ekimena ez da soilik sari banaketan oinarrituko izan ere, 15:15etan, txikienentzat, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat, Kontu kantoi ipuin kontalarien emanaldia izango baita.Ondoren, 16:00etan, Ikastolara joango gara eta bertako sarrerako borobilean, sari banaketa ekitaldia egingo da. Honen segidan, Kontu Kantoiko lagunek, Hizki-marrazki lehiaketan aurkeztutako ipuin bat kontatuko dute.

Sari banaketa zein ekitaldi honetara, ikasleen gurasoak ere animatu nahi dituzte, jai polita izango delakoan.
Azkenik antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete, ipuinen munduan ikasleak murgiltzeko saiakera egin duten guraso batzuei ere. Hala, euren jatorrizko hizkuntzan ikastolan ipuinak kontatzen aritu direnei, "gure esker ona adierazi nahiko genieke Anoetako Udaletik, herrian dugun kultur aniztasun eta aberastasuna sustatzeko egindako ahaleginagatik".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!