Parte hartze prozesua festak modu parekidean antolatzeko

Ataria 2017ko maiatzaren 18a

Anoetako jaiak berdintasun ikuspuntutik, "betaurreko moreak jantzita" antolatzea du helburu Anoetako Udalak. Aurreko larunbatean, maiatzak 13an, egin zuten lehen saioa eta uztaila hasieran izango da bigarrengoa, behin Korputs jaiak pasata. 

Anoetako Udalak herriko eragileekin parte hartze prozesu bat jarri du martxan, jaietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea helburu duena. Farapi Kooperatiba Elkarteak bideratuko du prozesua eta guztira bi edo hiru saio izango dira. Bigarrena, uztailaren 1ean izango da, herriko festak pasa ondoren, 11:00etatik aurrera.

Hala, bigarren bilera horretan, igarotako festez arituko dira, eragileek festak behatzeko konpromisoa hartu baitute. Eta ikusitakoaren hausnarketa eginez jarraituko du taldeak bere lanketa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!