Sahararen zati txiki bat Anoetako plazan

Ataria 2017ko maiatzaren 16a

Aurreko ostiralean eta Maiatza Borrokan egitarauaren barruan haima jarri zuten Anoetako plazan. Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatu zuen ekimena kanpalekuetako egoera ezagutzera emateko eta Oporrak Bakean programarako finantzaketa lortzeko.

 

 

Haiman tea eta datilak dastatu ahal izan ziren eta Conociendo al puelbo saharaui dokumentala ere eskaini zuten.

Maiatzaren 10etik 20ra ospatzen du Tolosaldea Sahararekin elkarteak Maiatza Borrokan. 1973an Fronte Polisarioa sortu zeneko eta lehenengo ekintza armatua egin zueneko datak gogoan hartuta. Egitarauak bihartik aurrera jarraituko dute:

MAIATZAK 17, ASTEAZKENA

19:00. Li Beiruk Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariaren hitzaldia Tolosako Bidaiarien Txokoan.

MAIATZAK 18, 19 ETA 20

Egun osoan. Erresistentzia Haima jarrita izango da Tolosako Trianguloan. Maiatzaren 20an, 19:30ean Maroko Saharatik at lemapean elkarretaratzea.

MAIATZAK 21, IGANDEA

10:00 - 14:00. Tolosako Berazubin Bueltaka ekimena egingo da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!