Aizkolariak eta harri-jasotzaileak, Benta Aldearen festan

Ataria 2017ko maiatzaren 13a

Urtero bezala Benta Aldea Jatetxeak herri kirol jaialdia antolatu du. Gaur eguerdian elkartu dira aizkolariak eta harri-jasotzaileak Anoetan.

Josetxo Urrutia 141 kiloko ingudea jasotzen aritu da, eta aizkoran, Txapartegi eta Larretxea alde batetik, eta bestetik Arria V.a eta Pellejero. Toka Txapelketa ere antolatu dute Benta Aldeako kideek ikusleen artean. Aizkoran lehen proba gazteek irabazi dute, bi enbor etzanda ebakitzearena. Zutikakoan beteranoak nagusitu dira, ia kanakora iristen zen enborra lehenago ebakiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!