Anoeta FT-k igoera lortu du

Ataria 2017ko maiatzaren 10a

Gipuzkoako lehen mailan jokatuko dute hurrengo denboraldia anoetarrek. Larunbatean bigarren mailako finala Donostian izango da, 18:00etan.

Anoeta F.T. areto futbol taldeko Gipuzkoako 2. mailako taldeak, igoera lortu zuen pasa den ostiralean Ataunen jokatutako playoff-eko final aurrekoan. Partida Ataun Troskaeta 2 - 2 Anoeta F.T. bukatu zen, penaltietan erabaki zelarik norgehiagoka, 2-3 emaitzarekin Anoetakoen alde. Partidako golak Alexinho Alvarez eta Ander Lorente-ren eskutik etorri ziren. Honela, datorren urtean Gipuzkoako lehen mailako ligan arituko dira.
 
Taldeak eskerrak eman nahi dizkio Ataunera gerturatu ziren zaletu guztiei.
 
Larunbat honetan izango da 2. mailako finala, 16:30tan Intxaurrondoko Mons kiroldegian, Idiazabal Gorrotxategi taldearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!