Udalekua irekietan izena emateko aukera zabalik

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 3a, 17:50

Izen emateak ikastolan edo liburutegian egin beharko dira maiatzaren 12ra arte.

Izen emateko momentuan Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.

Haur Hezkuntzako lehen mailako eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila bitartekoentzat izango dira udaleku irekiak, ekainaren 26tik uztailaren 21era arte. Ehun euro ordaindu beharko dira matrikula eta hamabostaldi bat aukeratzen duenak (ekainaren 26tik uztailaren 7ra edo uztailaren 10etik 21era) 60 euro ordaindu beharko ditu. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak eta ikastolako aterpean elkartuko dira goizero.

Ekintzak plazan, ikastolan edo kiroldegian burutuko dira, eta irteerak ere egingo dira. Matrikula egiterako orduan, familia ugariko kide izateagatik, diru-sarrera baxuak edukitzeagatik edo familia bereko bi ume edo gehiago apuntatuz gero murrizpenak egongo dira.

Epez kanpo apuntatzen dena itxaron zerrendan geldituko da, ez du plaza ziurtatuta izango.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!