Txirrindulari lasterketa herriko umeentzat

Ataria 2017ko maiatzaren 3a

Anoetan antolatu dute maiatzaren 27an, larunbata, 16:00etatik aurrera.

Kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute txirrindulariek, benjamin, alebin eta infantil mailetan. Partaideak 13:3,0ean egon behar dira Sortalden eta handik, Igarabide, Solkorre eta Iturtxulo bitarteko ibilbidea egin beharko dute. Mailaren arabera, itzuli kopuru jakin bat.

Sariak egongo dira maila bakoitzeko sailkatzen diren lehen eta bigarren neskentzat eta lehen eta bigarren mutilentzat.

Izen emateak, udaletxean, ikastolan edota liburutegian egin ahal izango dira, maiatzaren 12ra arte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!