Erakutsiz ikasi

Aukerazkoa praktikara eramanez

Ataria 2017ko apirilaren 25a

DBHko lehen eta bigarren mailako bederatzi gaztek, 'Komunikazio Tailerra' irakasgaiko ikasleak hain zuzen, 'Tolosaldeko Ataria'-ko erredakzioa ezagutu dute.

Komunikazio munduarekiko gertutasuna sentitu edo sentitzen ari diren gazteak dira TOLOSALDEKO ATARIA-k izan dituen azken bisitariak. Anoetako Ikastolatik gerturatu dira Tolosako erredakziora; euren ikasgeletan teorian ikasi dutena praktikan errealitate nola bihurtzen den ikusi dute.

Bederatzi neska-mutilek hautazko gisara aukeratu dute Komunikazio Tailerra delako irakasgaia, «erakargarria» egiten zitzaielako edota zeinek daki geroaldi gertu batean komunikazio alorreko ikasketekin jarraitu nahi dutelako. Lehen harra sentitu eta mikrofono aurrean ere nola komunikatzen duten entzun ahal izan dute. Anoetarren ahotsa uhinetan entzun da Erakutsiz ikasi programari esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!