Moto gidari bat hil da Anoetan

Ataria 2017ko apirilaren 20a

Hildakoa gizonezkoa, 24 urtekoa eta alkizarra zen; Anoetako Goi auzoan gertatu da ezbeharra gaur arratsaldean, Sarasola auzorantz zihoala.

Segurtasun sailak adierazi duenez, arratsaldeko 15:25ean jaso dute abisua, eta bertaratu direnerako, 24 urteko motorzalea hilda aurkitu dute. Gizonezkoa, alkizarra zen izatez, eta dirudienez, motoarekin buelta bat ematen ari zen mendian, Goi auzoan dagoen harrizko pista batean, eta Sarasola auzorantz zihoan istripua gertatu den unean. Orain, Ertzaintza erorikoa zerk eragin ahal izan duen ikertzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!