Sendabelarren ikastaroa ekaina bitartean

Ataria 2017ko apirilaren 6a

Inguruko sendabelarrak ezagutzeko aukera izango da ikastaroan. Apirilaren 20ra arte eman daiteke izena udaletxean, liburutegian edo bestela e-mailez, tsoto@anoeta.eus helbidean.

Sara Letamendiak eskainiko ditu saioak astearteetan, 18:30tik 20:30era, Hozpel kaleko udal lokalean. Apirilaren 25ean hasiko da ikastaroa eta ekainaren 6an bukatu.

Ukenduak, olioak, tinturak, lozioak, jarabea, krema hidratantea... sortuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!