'Aurretiazko borondateak' hitzaldia astelehenean

Ataria 2017ko martxoaren 31

Hurkoa Fundazioko gizarte langile Olaia Aranak emango du hitzaldia, astelehenean, apirilak 3, 19:00etan Anoetako udal liburutegian.

Aldez aurreko azken nahiak eta etorkizuna erabakitzeko eskubideaz ariko da hizlaria.

Erabaki dezakegu aldez aurretik zein tratamendu mediku edo zaintza mota jaso edo baztertu nahi dugun, erabakitzeko gaitasuna galtzen badugu? Zer da aurretiazko borondateen agiria? Zein kasutan aurreikusten da?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!