Korrika 20 -2017-

Korrika festa egingo dute Anoetan

Ataria 2017ko martxoaren 13a

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Korrika festa egingo dute Anoetan.

Martxoak 31
20:30. Barrikotea gaztetxean, bakoitzak bere janaria eraman beharko du, mahaiak eta aulkiak egongo dira. Herriko eragileek edaria jarriko dute.
22:00. Imanol Ituño magoaren emanaldia.

Apirilak 1
12:30. Kantujira herriko kaleetan zehar Kukuak kantuz taldearekin.
14:00. Bazkaria Sarasola Sagardotegian. Zerrendak Itzuli eta Arkupen
17:00. Jokoak plazan umeentzat Anoetako Herri Ikastolako Euskara Elkarteak antolaturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!