Astero astero garaian gairako barazkiak herrian jasotzeko aukera paregabea izango da Anoetan.
Basherri, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatiben sareak antolatu du aurkezpena. Ekoizleek autogestioan oinarritutako bizi baldintza duinak dituzte proiektu honetan eta kontsumo arduratsua sustatzen dute.