'Independentzia zergatik eta zertarako?' mahai ingurua Anoetan

Ataria 2017ko martxoaren 9a

Independentzia zergatik eta zertarako? mahai ingurua egingo dute bihar, ostirala, Anoetan. Mikel Urdangarin Ernai antolakundeko kidea izango da hizlaria eta gaiaren inguruan eztabaidatuko dute ondoren. 18:30ean izango da Anoetako Gaztetxean, Ernaik antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!