Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Aitortzak eta aldarrikapenak

Ataria 2017ko martxoaren 8a

Anoetako omenaldia 1 1489001465082
Anoetako omenaldia 2 1489001472075
Anoetako omenaldia 3 1489001480529
Anoetako omenaldia 4 1489001486861
Anoetako omenaldia 5 1489001492595
Anoetako omenaldia 6 1489001497950
Anoetako omenaldia 7 1489001503516
Anoetako omenaldia 8 1489001509286
Anoetako omenaldia 9 1489001515864
Anoetako omenaldia 10 1489001521319
Anoetako omenaldia 11 1489001526712
Anoetako omenaldia 12 1489001532264
Anoetako omenaldia 13 1489001538058
Anoetako omenaldia 14 1489001545338
Anoetako omenaldia 15 1489001550323
Anoetako omenaldia 16 1489001555249
Anoetako omenaldia 17 1489001560614
Anoetako omenaldia 18 1489001565552

Ekitaldi instituzionala egin du Anoetako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Josune Eizmendi Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, "Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta bildu gara Anoetako udaletxe aurrean. Egun honetan ezin dugu ahaztu nondik gatozen… Emakumeok adimen urriko eta eskubide gutxiagokoak jotzen gintuzten jendarte patriarkal batetik". Eizmendik gaineratu duenez, errealitatea aldatzeko «borrokan aritu diren munduko emakume guztien lekukoa hartu, eta, ari gara eta jarraituko dugu emakumeen soldata duinak eskatzen, zaintza lanak justuago banatzeko eskatzen, mikromatxismo egoerak salatzen, indarkeria matxista desagertu dadin bitartekoak jartzen eta, laburbilduz, jendarte berdinago eta parekideago baten alde borrokatzen… Baita Anoetako Udaletik ere».

Ekitaldian Anoetako emakumeak  zoriondu dituzte, eta, bereziki, kirol jardueretan aritzen direnak hartu dituzte gogoan. Horien guztien ordezkari bezala igandean esku pilotako Master Cup-aren finala jokatu zuten Maider Mendizabal eta Nagore Arozena, eta Lilatoian parte hartu zuten hainbat emakume hartu zituzten, eta beraiei aitortza egin zieten. Horrez gain, Anoetako Udalak Ateaga elkartea zoriondu du estatutuak aldatzeko erabakia hartu duelako, emakumeak bazkide izatea onartuz. Aipamen berezia egin diote Maria Luisa Bermejori, Ateaga elkartean bazkide izateko eskaria egin duelako. Kukuak Kantu taldeak parte hartu du ekitaldian eta ondoren kantu jira egin dute.

Aurretik, arratsaldearen hasieran, Josebe Iturriozekin solasaldia egin dute hainbat emakumek liburutegian. Lana eta sexuaren arteko loturak izan zituzten hizpide.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!