Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Emakumeen Nazioarteko Eguna Anoetan

Ataria 2017ko martxoaren 1a

Anoetako Udalak, Emakume Taldearekin, Herri Ikastolarekin eta Kukuak Kantuz taldearekin batera antolatu ditu ekitaldiak.

Igandean, 10:30ean Donostian Lilatoian hartuko dute parte Anoetako emakumeek eta ondoren Goikoetxea tabernan bazkaria egingo dute.

Martxoaren 6an, Neskatoak dokumentalaren proiekzioa izango da Mikelasagasti auditorioan, 19:00etatik aurrera. Jon Abril egilearekin solasaldia egongo da ondoren.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, 15:15ean, Josebe Iturriozekin solasaldia izango da liburutegian. Lana, espazio pribatu eta publikoaren arteko banaketaz ariko dira eta 19:30ean ekitaldi instituzionala egingo da Kukuak Kantuz taldearen partaidetzarekin udaletxe aurrean. Ondoren, kantu-jira herrikoia egingo dute.

Martxoaren 10ean, bestalde, Lorratzak musika taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan Mikelasagasti auditorioan doan.

Ekimenekin bukatzeko, martxoaren 31n, ostiralez klown ikuskizuna izango da ikastolako DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat. Sexigentziak askatuz izenburua eramango du eta liburutegian emango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!