Anoetara ere ailegatu dira Hungariako kaldereroak. 18:30ean abiatu da kalejira Herriko Plazatik; Solkorre, Hozpel eta San Juan kaleak igaro dituzte, eta plazan amaitu dute kalejira. Loatzo Musika Eskolako musikarien laguntza izan dute, eta txorizo pintxoak ere banatu dizkiete parte hartzaileei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?