Otsailaren 16an egingo dute entsegua, 19:15tik 20:00etara Mikelasagasti auditorioan. Garrantzitsua izango da entsegura azaltzea eta Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute. Bost urte baino gutxiago dutenek beren gurasoekin joan beharko dute entsegura.
Loatzo musika eskolak, Anoetako herri ikastolak eta Anoetako Udalak antolatu dute ekitaldia.