Reflexioterapia saioa larunbatean

Ataria 2017ko otsailaren 6a

Udaletxeko pleno aretoan izango da, larunbatean, otsailak 11, 09:30tik 13:30ra eta 15:30tik 18:30ra. Izen emateak, ostegun arte egin behar dira udaletxean, liburutegian, edo tsoto@anoeta.eus helbidera idatzita.

Javier Ferrandezek gidatuko du saioa eta oinetako masajeak nola eman eta gaixotasunak nola tratatu azalduko du. Oinarri teorikoak emango ditu, baina saio praktikoa izango da larunbatekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!