Anoetan Santa Ageda eskea

Ataria 2017ko otsailaren 1a

Santa Ageda bezperan kantatzeko prest dauden anoetarrentzako deia luzatu dute. Otsailaren 2an, osteguna, liburutegi zaharrean izango da entsegua 20:00etan.

Larunbatean, Santa Ageda bezperan, 15:00etan plazan geldituko dira baserrietatik eskean ibiltzeko eta gero kalera jaitsiko dira.

Kantuan aterako direnek Sarasola sagardotegian afalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!