Anoetako Sorgintxulo erreka garbitzeko auzolana

Ataria 2017ko urtarrilaren 31

Auzolanean bildutako herritar taldeak hiru traktore bete zabor atera zituen errekatik, "oso zikina zegoen beraz".

Altzariak, elektrogailuak, obretako soberakinak... gauza asko topatu zituzten larunbateko auzolanean. "Herritar bakoitzak bere esku dagoena egiten ez badu, elkarbizitza eta ingurumena kaltetuak izango dira" esan du Anoetako Udalak. Bakoitzak bere hondakinekin arduraz jokatzeko eskaera egin du eta gure ingurumena errespeta dezagun eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!