Hitzordura gerturatutako jendearen gehiengoa gaztea izan zela azpimarratu dute udal ordezkariek eta euren parte hartzeari garrantzia eman diote: "izan ere, kezka nagusi bat helarazi zuten bileran: etxebizitzarena".
Etxe hutsen inguruan lanketa bat egitea proposatu zuten bertaratutakoek eta euren prestutasuna erakutsi, hori aurrera ateratzeko. "Eskertzekoa iruditzen zaigu euren parte hartze aktiboa eta batez ere garrantzitsua gaia, Anoetaren etorkizuna izanik, herrian bizitzen jarraitzeko aukerak eskaini behar baitzaizkie herriko gazteei", esan du Anoetako udal gobernuak.