Anoetako gaztetxean Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Anoetako Gazte Asanbladak antolatuta, Ahoztar Zelaietak Hincapie argitaletxearekin argitaratutako Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá Connections liburua aurkeztuko du.

Anoetan hitzordua jarri dute otsailaren 10ean, 18:30tik aurrera gaztetxean bertan. Egin-en ikerketa taldean, Ardi Beltza eta Kale Gorria aldizkarietan eta kazetaritza ikerketako beste hainbat proiektutan aritutakoa da Zelaieta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!